Zabalik dago HAZILAN proiektuaren 9.edizioan izena emateko epea.
'Geroa bermatuz' jardunaldiak martxoaren 12an eta 26an egingo dira.
Debagoieneko Mankomunitatearen egoitzak enpresak transmititzeko prozesuari buruzko jardunaldiak hartuko ditu martxoaren 12an eta 26an. Lehen saioan, enpresaren transmisioa landuko dute eta bigarrenean, berriz, enpresaren transmisioan gizarte-ekonomiak eskaintzen dituen formulak ezagutuko dituzte.
Debagoieneko Enplegu Azoka, bi egunez Garaian.
09:30ean ireki dituzte Enplegu Azokako ateak; lan bila ari den edo lanez aldatu nahi duen pertsona oro dago gonbidatuta. Hala, enpresa eta pertsonen arteko topagune bilakatuko da Garaia gaur eta bihar. Guztira 33 stand egongo dira eta enpresek curriculumak jaso eta elkarrizketak egingo dituzte.
Zabalik dago HAZILAN proiektuaren 8.edizioan izena emateko epea.
Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu. Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.
Proiektuaren 8.edizioa otsailaren 21ean hasiko da. Izena emateko epea otsailaren 17ra arte zabalik egongo da eta eskabide orria Debagoieneko Mankomunitateko web orrian edota bertaratuta jaso daiteke.
Debagoineko Enplegu Azoka otsailaren 13an eta 14an izango da.
Debagoieneko Mankomunitateak, eskualdeko zenbait eragile eta erakundeekin batera “Debagoieneko Enplegu Azoka” antolatu du. Aipatutako enplegu azoka Garaia Parke Teknologikoan, , otsailaren 13 eta 14ean ospatuko da. Eskualde mailako ekimena izango da eta enpresak eta lan bila ari diren pertsonak elkartu nahi ditu, horrela, bakoitzaren beharrak eta eskaintzak partekatu ahal izango dituzte.
KIMU BERRIren gazela enpresen lehiaketa amaitu da aurkezpen jardunaldiaz eta sari banaketaz.
KIMU BERRIren Gazela enpresa lehiaketaren helburu nagusia ikasleen artean enpresa iniziatibaren inguruko ezagutza eta grina sustatzea da.
Aurten, 27 taldek aurkeztu dituzte Gazela Enpresen Lehiaketara beraien lanak. Eta horietatik 20 lan sailkatu dira azaroaren 21ean burutu den aurkezpen jardunaldirako. Gazela-enpresen lehiaketarako landutako enpresen kasuak, Garaia Zentro Teknologikoan aurkeztu dituzte ikasleek.
Zabalik dago HAZILAN proiektuaren 7.edizioan izena emateko epea.
Debagoieneko Mankomunitateak sustatutako proiektuak gazte kualifikatuen laneratzea erraztea du helburu. Hazilan proiektua Euskadiko Programa Operatiboaren barne dago eta Europako Gizarte Funtsak % 50ean finantzatzen du.
Proiektuaren 7.edizioa irailaren 9an hasiko da, eta bertan izena emateko epea zabalik dago uztailaren 30era arte. Eskabide orria Debagoieneko Mankomunitateko web orrian edota bertaratuta jaso daiteke.
Enpresa proiektu berrientzako bulego eta tailer lagapena, Mankomunitatean.
Enpresa ekimen berriak kokatu eta martxa hartzen laguntzeko, industri eta zerbitzu moduluak jartzen ditu herritarren eskura Debagoieneko Mankomunitateak. Hala, enpresa proiektu bat martxan jarri nahi duenak egin beharrekoa azaldu du Rakel Graciak, Mankomunitateko enplegu eta ekimen teknikariak. Eta, bide hau erabiliz Bitxiarte enpresa martxan jarri duen Sara Miguelezek bere bizipena kontatu ere.
GOIAZ! Lanbide Heziketaren Azoka ospatuko da apirilaren 8 eta 9an.
Goiaz! Debagoieneko Lanbide Heziketaren Azokak 11.edizioa izango du aurten, apirilaren 8 eta 9an. Hamaika urte dira Debagoieneko Mankomunitatea, eskualdeko Lanbide Heziketako ikastetxeekin batera eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, ekimen hau antolatzen hasi zela. Helburu nagusia, hasieratik izan da, Lanbide Heziketa ezagutzera ematea eta lan- merkaturako balizko aukera bezala aurkeztea; bereziki gazteei, baina baita langile, guraso eta orokorrean herritarrei ere.
Zabalik dago HAZILAN proiektuaren 6.edizioan izena emateko epea.