Inicio de sesión

PostHeaderIcon Ausortu, gazteentzako sormen laborategiak, Ttak eta Txatxilipurdiren eskutik.

Ausortu ekimena 15 eta 19 urte bitarteko gazteei diziplina artistiko ezberdinetara hurbiltzeko eta horietan trebatzeko eta sormena lantzeko jaio den egitasmoa da. Ekimen nau Ttak eta Txatxilipurdik antolatu dute elkarlanean eta lehen edizio honetarako, lau diziplina artistiko aukeratu dituzte: arte plastikoak, ikus-entzunezkoak, arte eszenikoak eta musika. Horiek lantzeko, Arrasateko, bailarako eta Euskal Herriko artista erreferenteak izango dituzte.

PostHeaderIcon Enplegu eta formakuntzako Gaztelan-en izen-ematea ireki da.

Hiru ibilbide eskaintzen ditu: Elikagaien industriako teknikaria, Nekazaritzako teknikaria eta Sistema elektromekanikoen muntaiarako eta konponketarako teknikaria.

595.Gazteak.Enplegua (id: 6828276)



Europako Gizarte Funtseko diru-laguntza jaso duen programan izena emateko epea zabalik dago.

PostHeaderIcon Lan bila ari direnentzat aurkezpen interesgarria ostegunean.

Alecopek eta Udalak elkarrekin diseinatu duten 'ArrasateLan' proiektua, Kulturateko areto nagusian aurkeztuko dute eguenean, 10:30. Enplegu plan berriari buruzko informazioa emateaz gain, bertan izena emateko aukera ere izango dute bertaratzen direnek.

Lan bila ari direnentzat aurkezpen interesgarria ostegunean

PostHeaderIcon Arrasatear batek aurkeztu du lurraldearen etorkizuna hobetzeko ideia onenetako bat.

Andrea Onandia da bere izena, 22 urte ditu eta Enpresa Administrazio ikasketak egin ditu Deustuko Unibertsitatean. Amerikako Estatu Batuetan egin du egonaldia eta han izandako esperientzia oinarri hartuta egin du proposamena.

PostHeaderIcon Haurren Kontseilu berriak umeei gai publikoetan hitza emango die.

Egitasmoak jatorria du Francesco Tonucci psikologoaren "Haurren hiria" egitasmoan. Helburuetako bat da Arrasate antolatzean neskatila-mutikoen beharrak kontuan hartzea. Udalak azaldu du azken helburua dela "pertsona integralak eta zoriontsuak heztea".

PostHeaderIcon Merkataritza establezimenduko langileak prestatzeko ikastaroa langabeentzat.

Arrasateko Udalaren Enplegu Sailak herriko langabeei zuzendutako lanerako prestakuntza ikastaro bat antolatu du, Merkataritza Establezimenduko Langilea lanbideari buruzkoa.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg