Inicio de sesión

PostHeaderIcon First Lego League-ko EAEko kanporaketara joango dira larunbatean Arizmendiko ikasleak.

Laugarren urtez jarraian, Arizmendi Ikastolak First Lego League delako txapelketan hartuko du parte.  Mundu mailako txapelketa da honako hau, ikasleei zuzendutako, eta lehenengo kanporaketa abenduaren 14an izango da Zamudion. Bertan Euskal Autonomi Erkidogoko neska-mutikoak arituko dira nor baino nor, eta Arizmendi Ikastolaren lau talde izango dira bertan: Gaztelupetik batxilergoko talde bat, DBH4ko bi talde eta Almenetik beste bat. Aurreko urteetan bezala, MU eta Ikerlanen babespena hartuko dute parte txapelketan.

 

PostHeaderIcon Gaur banatu dituzte BHKlip lehiaketako sariak

Gaur goizez azoka plazan egin duten ekitaldian banatu dituzte aurtengo BHKlip lehiaketako sariak. Goizean goizetik BHKlipen parte hartu duten 29 lanak ikusgai izan dira hutsik dagoen postu baten, eta horren ostean postuz postu hamaiketakoa erosten izan dira Ane Zuazubiskar eta Maddi Labaien bertsolariak. Postuz postu bertsotan ibili dira bi bertsolari gazteak, aurtengo bideo lehiaketan parte hartu duten ikasleek gertutik jarraitu dituzten bitartean.

PostHeaderIcon Arizmendiko ikasleek Europako foroetan hartuko dute parte

Irati Lopez, Iker Bengoetxea eta Leire Carreras 16 eta 17 urterekin Europako Gazte Parlamentuko (EYP) azken faserako sailkatu dira. Arizmendi Ikastolako Gaztelupe guneko taldea hamargarrena izan da eta hala, Europako foroetan parte hartzeko aukera izango dute.

Europako Gazte Parlamentua kultura arteko eztabaidan oinarritzen den gazteei zuzendutako egitasmoa da.

PostHeaderIcon Eraikuntza ikasketak on-line egiteko aukera Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketan

Alecop, LKS, Eraikune erakundea eta beste Lanbide Heziketako bi zentrorekin elkarlanean, Eraikuntza ikasketak Internet bidez egiteko aukera eskainiko du Arizmendi Ikastolak.

Edurne Erauskin, Lanbide Heziketako Arizmendi Ikastolako arduradunak esan digunez, "Espainiako Ministerioaren nahia da erkidego ezberdinetako Lanbide Heziketako zentroek ezagutza elkarbanatzea eta lan munduarekin ere elkarlanean aritzea", eta ar

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg