Inicio de sesión

PostHeaderIcon First Lego League-ra joateko finala egin dute Arizmendikoek

Almen eta Gaztelupe guneetako DBH 4-ko teknologiako ikasleek beraien proiektuak aurkeztu dituzte gaur goizean Garaia Berrikuntza Gunean. Bertako kanporaketak gainditu eta gero, Arizmendiko lau talde lehiatuko dira datorren abenduaren 13an egingo den EAEko txapelketan.

 

595 (id: 8763662)

PostHeaderIcon Energiaren erabilera eraginkorra sustatzeko ikastaroa Arizmendin

Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak antolatuta, azaroaren 18tik abenduaren 3ra arte, 40 orduko ikastaroa emango da Lanbide zerbitzuko planen bitartez. Saioak Ferixalekuan izango dira, eta eraikinaren eraginkortasun energetikoaren gaitasun-ziurtagiriak lortzeko baliogarriak izango dira.

595 (id: 2286393)

PostHeaderIcon Eraginkortasun energetikoan aditu ikasketak, Arizmendi Ikastolan.

Gaur eguneko gizarteak bioeraikuntzan eta eraginkortasun energetikoan aditu den profesionalaren gero eta premia handiagoa du. Bada, behar hori asetzen laguntzeko, Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketak eraginkortasun energetikoan aditu izateko ikasketak eskaintzen ditu aurtengo ikasturtean.

PostHeaderIcon “Eraikuntza arloko ikasketak egokitu eta irteera profesional berriak detektatu ditugu”

Krisi garaian, adreiluaren pelotazoaren aroan, eraikuntzaren gainbehera handienean... badira aukera berriak arlo horretan eta Arizmendi Ikatolako Lanbide Heziketako Eraikuntza-proiektuak zikloak eskaintzen ditu.“Krisiak eraikuntza arloa gogor kolpatu badu ere, aukera berri ugari sortu dira eraginkortasun, bioetxebizitza eta eraikinen zaharberritze arloan”. Alor horietan formazio osatua eskaintzen du Arizmendi Ikastolak Arrasaten. Urrira arte, matrikulazio kanpaina irekita dago eta ikasketak doakoak dira.

PostHeaderIcon Bigarren eskuko liburu azoka jarriko dute gaur Arizmendiko ikasleek.

Batxilergoko lehen mailako ikasleek ikasbidairako dirua lortzeko bigarren eskuko liburu azoka jarriko dute gaur arratsalez Seberon. Liburuek 2 eta 4 euro arteko prezioa izango dute.

595 (id: 5926326)

PostHeaderIcon Espazioen berreskuratzea izango dute hizpide aurten XXI. mendeko etxebizitza izeneko jardunaldian

Arizmendi ikastolako Lanbide Heziketa sailak antolatzen du ekimen hau, eta aurten maiatzaren 9an –ostirala- izango da. Goizeko 9:00etatik aurrera Kulturaten gai horretan adituak diren profesionalak bilduko dira.

300 (id: 5403200)Arizmendi Ikastolako Lanbide Heziketa sailak XXI. mendeko etxebizitza izeneko jardunaldiaren VIII.

PostHeaderIcon Arizmendi Ikastolaren Lanbide Heziketak XXI. mendeko etxebizitzaren gaineko jardunaldia egingo du maiatzaren 9an.

"XXI. mendeko etxebizitza" izeneko jardunaldien zortzigarren edizioa egingo da maiatzaren 9an. Bertan jorratuko den gai nagusia espazio industrialen, hiritarren edo landetakoen berreskurapena izango da. Gai hau gero eta indar gehiago ari da hartzen, bai erakundeetan, baita hiritarren artean ere.

Arizmendi Ikastolaren Lanbide Heziketak iaz hasitako bideari jarraipena eman nahi dio.

PostHeaderIcon Arizmendi Ikastolako hiru gazte Europako Gazte Parlamentuaren Espainiako kanporaketarako sailkatu dira.

Bilbon jokatu zen Europako Gazte Parlamentuaren EAEko kanporaketa eta bertan, Ainhoa Gonzalez, Miriam Goitia eta Amaia Telleria Espainiako kanporaketarako sailkatu dira. Hau, Valentzian izango da, apirilaren 24tik 27ra.

595 (id: 2066806)

PostHeaderIcon Arizmendi Ikastolako hiru ikaslek Ankara Gazte Foroan hartuko dute parte.

Turkian, Europako Gazte Parlamentuak antolatzen duen foroan izango dira otsailaren 20tik 24ra. Leire Carreras, Irati Lopez eta Iker Bengoetxea hainbat naziotako gazteekin ekintza ezberdinak egingo dituzte.

595 (id: 8122663)

 

Testua: Koldo Carrillo/Argazkia: Arizmendi Ikastola- 2014/02/18

 

PostHeaderIcon Arizmendi Ikastolak irabazi du `Gaztea Parody´ lehiaketa.

Ikastolak aurkeztu duen 'Feel this moment' bideoa izan da irabazlea GAZTEA Irratiak antolatzen duen "Gaztea Parody" lehiaketan. 2.000 euro lortu dituzte Arrasateko Arizmendi ikastolako ikasleek.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg