Inicio de sesión

PostHeaderIcon NASAko astronauta Arizmendi Ikastolan bisitari.

Iosu Feijoo astronauta gasteiztarra Arizmendi Ikastolako Basabeazpi gunera gerturatu da gaur. NASAn dihardu lanean Feijook eta urte baten buruan espaziora joateko asmoa du.

PostHeaderIcon Barne kanporaketan 90 ikasle batu ditu Arizmendi Ikastolak.

First Lego League txapelketako Euskadiko kanporaketa urtarrilean jokatuko da Zamudion.

PostHeaderIcon Asteon aurkeztu dute HEZIKOOP proiektu kooperatiboa.

Hezikoop egitasmoaren aurkezpena egin zen martitzenean Garaia Berrikuntza Gunean. HUHEZIko dekano Begoña Pedrosak eta Arizmendi Ikastolako zuzendari J. Iñaki Etxezarretak aurkeztu zuten proiektua.

PostHeaderIcon 'Microinformática' y 'emergencias sanitarias', nuevas FPI en Mondragón.

Dos nuevos ciclos de formación profesional a impartir por Arizmendi Ikastola ampliarán la oferta académica local a partir del curso que viene. Los ciclos de grado medio en 'microinformática' y en 'emergencias sanitarias', que hasta ahora sólo se impartían en las capitales, brindarán una buena oportunidad a los estudiantes de la ESO y de la FP básica que busquen una alternativa al bachillerato, a los desempleados y a los profesionales que deseen mejorar su cualificación.

PostHeaderIcon Erdi mailako heziketa ziklo bi jarriko ditu abian Arizmendi ikastolak.

Heziketa ziklo bi jarriko ditu abian Arizmendi ikastolak datorren ikasturtean. Bata da Osasun larrialdiak eta bestea, Mikroinformatika sistemak eta sareak. Erdi mailakoak dira biak, eta Arrasaten, Ferixalekuan emango dituzte eskolak. Aurrematrikula egiteko epea ekainaren 6an zabalduko dute.

PostHeaderIcon Arizmendiko neska-mutilek "Got talent" ikuskizuna antzeztuko dute Amaian.

"2016ko ikasbidaia" antolatu ahal izateko diru-bilketa berezia jarri dute martxan Arizmendi ikastolako lehen mailako batxilergoko ikasleek.
 (id: 8898017)
Testua: Ibai Trebiño / 2016-04-26
 
Ikasbidaia da, duda barik, ikasle ororen oroitzapen ederrenetakoa; Ikasbidaia bizitzan sekula ahaztu ez den ekimen bat da

PostHeaderIcon ARIZMENDIko Lanbide heziketak antolatuta, “Erizaintzako laguntzaileak, gaur “ jardunaldiak egingo dira zortzigarrenez martxoaren 17an.

Lanbide Heziketak antolatuta, “Erizaintzako laguntzaileak, gaur “ jardunaldiak egingo dira zortzigarrenez martxoaren 17an, ostegunez. Aurten honako gaia jorratuko da: Norberaren burua zaintzen ikasi besteak zaintzeko. Hainbat hizlarik lan arriskuen prebentzioa landuko dute. Ikastolako LHko osasungintza arloko profesionalen ekimena da eta erizaintza munduan murgilduta dauden profesionalentzat eta interesatuentzat dira. Jardunaldiok Kulturaten izango dira. Hona hemen ... Egitaraua.

PostHeaderIcon Gabonetako Campus teknologikoa.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoa, Arizmendi Ikastola eta CampTecnológicok Gabonetako kanpamendu teknologikoa antolatu dute. Kanpamendu honetan gazteen interesa piztu nahi da, batez ere zientziaren, teknologiaren, ingeniaritzaren eta matematiken arloetan.

PostHeaderIcon Arizmendiko 80 gazte robotika lantzen dabiltza First Lego League txapelketan.

Arizmendi Ikastolako DBHko 4. mailako 80 gaztek parte hartu dute First Lego League-ko saioan gaur goiz eta eguerdian Gaztelupen.

Aipatzekoa da Batxilergoko bi talde ere proiektuan parte hartzen dabiltzala, nahiz eta Arizmendiko barne txapelketan ez aritu.

Halere, Batxilergoko talde bat eta DBHko hiru talde Euskadiko First Lego Leagueko Txapelketara sailkatuko dira.

Arizmendi Ikastolak 6. urtez parte hartzen dabil FLL txapelketan, eta edizio honetako gaia Hondakinen Kudeaketa da.

PostHeaderIcon BHKlip lehiaketako sariak banatu dituzte.

Arizmendi Ikastolako Almen eta Gaztelupe guneetako bi taldek irabazi dituzte BHKlip lehiaketako sari nagusia. Leintz ibarreko Arizmendi Ikastolako, Txantxiku Ikastolako eta Aranzadi Ikastolako ikasleek esku hartu dute bideo lehiaketan.

Atzo banatu ziren BHKlip lehiaketako sariak. Epaimahaiarena Almeneko DBHko hirugarren mailako talde batek jaso zuen eta Ikuslearena Gaztelupeko laugarren mailako batek. Lehenengoa XXII.

http://gipuzkoakoartisauak.net/images/logo_dipu.jpg